Quasimodo, Salvatore
Italiar olerkaria eta itzultzailea (Modica, Sizilia, 1901 - Napoli, 1968). Eskola hermetikoaren maisuetako bat eta XX. mendean Italian izan den olerkari handienetakoa da. Bere lanetan tristura eta ezkortasuna adierazten ditu. Olerkiak idazteaz gainera, latinez eta grekoz idatzitako olerki asko itzuli zituen. Beste sari batzuen artean Literaturako Nobel saria lortu zuen (1959). Lan aipagarriak: Acque e terre (1930), Oboe sommerso (1932), Erato e Apollion (1936), Poesie (1938), Ed è subito sera (1942), Giorno dopo giorno (1947), La vita non è sogno (1949), Il falso e il vero verde (1953), La terra impareggiabile (1958), Dare e avere (1966), Lirici greci (1940).