Quant, Mary
Ingeles moda diseinatzailea (Londres, 1934). 1960. urte inguruan egin zituen jantziei esker, eta, batez ere, minigona diseinatu zuelako, egin zen ezaguna mundu osoan. Batez ere gazteentzat egin zituen jantziak. 1957an hasi zen arropa diseinatzen eta Londresen zeukan dendan saltzen. 1970ean arropa egiteari utzi zion, baina diseinatzen jarraitu zuen.