Qiao Shi
Txinatar politikaria (Dinghai, Txe-Kiang, 1924). Txinako Alderdi Komunistako segurtasun burua. 1940an Txinako Alderdi Komunistako kide egin zen. Errumanian, Jugoslavian, Ipar Korean eta beste zenbait herrialdetan izan zen txinatar delegazioarekin batera. 1986an lehendakariorde izendatu zuten, eta Diziplina Batzorde Zentraleko buruzagi. Deng Xiaopingen konfiantzazko gizona izan zen, eta ustelkeriaz akusatutako ofizialen purgak agindu zituen. 1989ko maiatzean eta ekainean demokraziaren alde egin ziren manifestazioen zapalketaren arduradun nagusia izan zen.