Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pueltxe

iz. Argentinako Panpan bizi den herria, Ande mendietatik Ozeano Atlantikoraino eta Córdoba-Rio de la Plata lerrotik Negro ibairaino hedatzen zena. Serrano, querandi eta, agian, chechehet taldeak biltzen zituen pueltxe herriak. Pueltxeek hitz egiten zuten het edo chechehet hizkuntza XVIII. mendean desagertu zen, pueltxe herriak bere egin baitzituen araukaniarren hizkuntza eta ohiturak. Espainiar kolonoen eta argentinarren erasoen aurrean Panpako hegoaldera erretiratu zen pueltxe herria XVIII. eta XIX. mendeetan. Gaur egun, 500 bat lagunek osatzen dute pueltxe herria eta Negro ibaiaren hegoaldean bizi dira.