Puente Alzaga, Jesús
Espainiar antzerki antzezlea (Madril, 1930 - Madril, 2000). Medikuntza ikasketak utzita, antzerkigintzan hasi zen. Unibertsitateko antzerki taldean espainiar klasikoen lanak antzezten hasi zen, Calderón eta Lope de Vegarenak, besteak beste. Gero José Luis Alonsoren Ganbera Antzerkian hasi zen, eta María Jesús Valdésen konpainian, ondoren. Profesional gisa, López Rubioren La otra calle obran egin zuen debuta, Conchita Montesekin. Espainian telebista sortu zenean, programa dramatiko askotan parte hartu zuen hedabide berrian, Mariona Rebull, El viudo Rius, eta Los cipreses creen en Dios sailetan, besteak beste. Zenbait urtez Juanjo Menéndezekin lan egin zuen, Santiago Moncadaren Violines y trompetas komedian. Berak parte hartu duen antzerki lanen artean aipagarriak dira, beste askoren artean, Los peces rojos, Un marido de ida y vuelta, Lázaro en el laberinto, El tragaluz, Juegos de sociedad, eta Bailar con la más fea. Zineman, berriz, José Luis Garciren Asignatura aprobada eta Sesión continua dira Puenteren lanik aipagarrienak. 1990ean erretiratu zen, berrogei urtez Santiago Moncadaren El hombre de Tajmahal antzeztu ondoren.
- Puebla de Arganzon
- Puebla
- Puebla
- pueblo
- pueltxe
- Puente Alzaga, Jesús
- Puente la Reina
- Puente Larra
- Puente, Tito
- Puenzo, Luis
- puerikultura