Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

psokoptero

izond. Zool. Intsektu hegodunen eta hegogabeen izen bereko ordenako intsektuez esaten da. Gorputz bigun txikia dute (6 mm inguru); burua zabala eta mugikorra; begiak handiak eta osatuak, eta hegoak eta antenak luzeak. Gehienak landareetan bizi dira, baina badira leku itxietan bizi diren forma hegogabeak, batez ere hauts eta paper zaharren artean. Psokoptero hegogabe horiei, zorrien antza dutenez gero, “liburuetako zorri” izena ematen zaie. Gutxienez 1.600 mota ezagutzen dira. Kanpoan bizi direnek polena, zuhaitz azaletako algak eta hostoetako onddoak jaten dituzte, eta barrukoek, berriz, paperetako onddoak.