Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pteranodonte

iz. Paleont. Pterosauroen ordenako narrasti hegalari batzuen genero izena (Pteranodon). Behe Kretazeoko aztarnategietan (Europan, Asian eta Ipar Amerikan) aurkitu izan dira (duela 136.000.000 urte bizi izan zen). Bera izan zen Pterosaurorik handiena (hegoak zabalduta 7 metro eta erdi). Hortzik ez zuen eta barailezurra oso luzea zuen, pelikanoaren antzekoa. Burezurretik atzealderantz gangar luzea zuen, beharbada barailezurren pisuari eusteko. Hegoen aldean txikia zuen gorputza, eta, oso arina zenez gero, hegoei eragin gabe airean egoteko ahalmena zuen. Ez zuen isatsik, begi handiak zituen eta ikusmen ona. Pteranodontearen aztarnak itsas bazterreko harkaitzetan eta itsaso hondoan aurkitu izan dira maiz, eta itsas inguruko gainaldeetatik amiltzen zen, nonbait, arrantza egiteko.