Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pteranodontido

izond. Paleont. Kretaziko garaiko pterosauroen ordenako izen bereko familiako narrasti fosilez esaten da. Oso handiak ziren, 8 m inguru luze. Isatsik ez zuten. Barailan ez zuten hortzik; hortzen ordez hezurkizko moko gisako egitura bat zuten. Itsas eta aintzira ertzetan bizi ziren.