Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

psitaziforme

izond. Zool. Loroak, perikitoak, kakatuak, papagaiak eta gisako hegaztiak biltzen dituen ordenako hegaztiez esaten da. ik. psitazido. Hego Amerikan, Erdialdeko Amerikan, Afrikan eta Madagaskarren, Australian, Ginea Berrian, Zeelanda Berrian eta Ozeano Bareko hegoaldeko uharteetan bizi dira gehienak. Metro bat inguru dira luze, eta lepoa motza eta mokoa okerra dute. Lumak kolore bizikoak dituzte eta atzaparretako behatzak janaria hartzeko eta fruituen oskolak irekitzeko egokiak dira (bi hatz aurrerantz eta bi atzerantz). Hotsak eta hitzak errepikatzeko duten erraztasuna da txori horien ezaugarri nagusietako bat.