Pskov
Errusiako ipar-mendebaleko hiria eta izen bereko eskualdeko (55.300 km2 eta 839.000 biztanle) hiriburua, Velikaia ibaiaren ertzean, ura Pskov aintziran isurtzen duen lekutik hurbil. 194.900 biztanle. Burdinbide garrantzitsua. Industria (metalurgia, eraikuntzarako materialak) da ekonomia jarduera nagusia. Errusiako hiririk zaharrenetakoa da; 903. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz. Aipagarriak dira, besteak beste, XIII. mendeko harresia eta Kremlina, arkeologia museo bihurtu den XVI. mendeko merkatari baten etxea, XII. mendeko Mirozhski monasterioa, XIII. mendeko San Joan Bataiatzailearen eliza eta mende bereko Ivanovski komentua. v Historia. Printzerri burujabea zen, eta Moskuko printzerriari lotu zitzaion 1510. urtean. Moskuko printzerriko mugako gotorlekurik sendoenetako bat izan zen ondoren.