Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

psikrometro

iz. Fis. Airearen hezetasuna neurtzeko tresna. Bi termometro berdinez osatua da. Termometro batek ontzia oihal berezi batez bildua du, eta oihalaren parte bat ur destilatuan sartua egoten da. Oihalak xurgatzen duen ura etengabe lurruntzen da, eta termometroaren tenperatura hoztu egiten du horrek; bien bitartean, beste termometroak ingurugiroko tenperatura adierazten du. Hala, bi termometroen arteko tenperatura aldeak desberdintasun psikrometrikoa ematen du, eta, taula batzuen bidez, airearen hezetasun absolutua eta erlatiboa kalkulatzen da.