Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

psilido

izond. Zool. Hemipteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. 2-3 mm-ko intsektuak dira psilidoak, txitxarraren antzekoak. Zuhaitzetan bizi dira (sagarrondoetan, makaletan, urkietan…). Ez dira oso hegalari onak, baina jauzi ongi egiten dute. Hegoen zain egitura da haien ezaugarri nagusia; zainak ardatz nagusi batetik sortuak dira eta zeharkakorik ez dute.