Poussin, Nicolas
Frantses pintorea (Villers, Andelys-etik hurbil, 1594 - Erroma, 1665). XVII. mendeko klasizismo barrokoko margolari goraipatuenetako bat izan zen. Parisen egin zituen eskultura, grabatu eta horma pinturako ikasketak. Philippe de Champaigne flandestar pintorearekin lan egin zuen 1621. urtean Luxenburgoko jauregian. Erromara jo zuen hiru urte geroago eta Domenichinoren lantegian aritu zen lanean, Antonio Barberini kardinalaren zuzendaritzapean. Erroman lortu zuen arrakasta, San Erasmoen martirioa obrarekin, besteak beste (San Pedro basilika). Bi urtez Luis XIII.aren lehen pintorea izan ondoren, Erromara itzuli zen eta han geratu zen betiko. Lan nagusiak: Eliezer eta Rebeka, Orfeo eta Euridize, Bakoren haurtzaroa, Arkadiako artzainak eta Apolo eta Dafne.