Powell, Anthony Dymoke
Ingeles eleberrigilea (Londres, 1905 - 2000). Oxforden egin zituen ikasketak eta 1931. urtean argitaratu zuen lehen eleberria, Afternoon Men (Arrats gizonak). Daily Telegraph, The Times Literary Suplement eta The Spectator aldizkarietan idatzi zuen 1936. urteaz geroztik. Bigarren Mundu Gerran parte hartu ondoren John Aubrey and His Friends (1948, John Aubrey eta haren adiskideak) eleberria idatzi zuen, eta 1951n argitaratu zuen A Dance to the Music of Time (Garaiko musikarekin dantzan), 12 liburukiz osatutako bildumako lehen alea, A Question of Upbringing (Hezkuntzari buruz) izenpean. Baliabide tekniko ugariz eta kontakizunerako trebetasun handiz deskribatu du bere obretan Bigarren Mundu Gerra aurretiko eta geroko Ingalaterrako gizartea.