Powell, Cecil Frank
Ingeles fisikaria (Tonbridge, Kent, 1903 - Casargo, Como, 1969). Fisikako ikasketak Cambridgeko unibertsitatean egin ondoren, Bristol hiriko unibertsitatean irakasle izan zen. Atomo nukleoak eta izpi kosmikoak aztertu zituen, eta argazki bidezko metodo bat asmatu zuen nukleoaren desintegrazioa aztertzeko. Fisikako Nobel saria eman zioten 1950. urtean.