Porter, Rodney Robert
Britainiar biokimikaria (Newton-le-Willows, Lancashire, 1917 - Winchester, Hampshire, 1985). Liverpool eta Cambridgeko unibertsitateetan ikasketak egin ondoren, Oxfordekoan izan zen irakasle. Medikuntzako Nobel saria eskuratu zuen 1967. urtean Estatu Batuetako Gerald Edelman biokimikariarekin batera, antigorputzen ezaugarri kimikoei buruzko azterlanengatik.