Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Porte-Glaive

1202an Alberto Buxhovden-ekoak sortu zuen ordena erlijioso militarra, Inozentzio III.ak onartua. Helburu nagusia kristauei paganoen aurrean babesa ematea zuen. Livonia eta Kurlandia kristautu eta menderatu zituen. 1237an teutoien ordenarekin bat egin behar izan zuen indar gehiago lortzearren, baina Livoniako adarra bereizi egin zen 1525ean. Ordenako azken maisu nagusiak, Gotthard Kettier-ek, 1559an Ivan IV.aren kontra galdu ondoren Livoniako lurraldea Poloniako errege Sigmund II.ari eman behar izan zion eta Kurlandia Poloniaren mendeko dukerri bihurtu zen.