Portilla, Micaela
Arabar ikertzailea (Gasteiz, 1922 - Gasteiz, 2005). Aramaioko eskola batean irakasle gisa hasi zen, eta ondoren Geografia eta Historia ikasketak egin zituen Madrilen. Bertan katedra lortu zuen eta ordudanik hainbat historia ikerketa egin zituen, Gasteiz eta Madril artean. Hainbat testu liburu kaleratu zituen eta aldizkari eta egunkarietan ere argitaratu zituen artikuluak. Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen eta EHUko honoris causa doktorea zen, besteak beste.