Porter, George
Britainiar kimikaria (Stainforth, 1920 - Canterbury, 2002). Cambridgeko unibertsitatean ikasketak egin ondoren bertan lan egin zuen hurrengo urteetan. Kimikako Nobel saria eskuratu zuen 1967. urtean, bere lankide Ronald Norrish-ekin eta Manfred Eigen alemaniarrarekin batera, erreakzio kimiko bizkorren inguruan eginiko lanengatik.