Porter, Cole
Estatu Batuetako musikagilea (Peru, Indiana, 1893 - Santa Monica, 1964). Yale eta Harvard-eko unibertsitateetan zuzenbide, arte eta musika ikasketak egin zituen. 1917-1918. urteetan D’Indyrekin egin zituen musika ikasketak Parisen, Schola Cantorum-en. Porter-en kantuak berehala egin ziren famatu eta Estatu Batuetako opereta edo musikal askotan erabili ziren. Aipagarriak dira: The Gay Divorcee (1932, Dibortziatu alaia), Night and Day kantu ezagunarekin; Jubilee (1935, Pozikara), Begin the Beguine kantuarekin; Dubarry Was a Lady (1939, Dubarry dama bat zen); Kiss me, Kate (1948, Musu emaidazu, Kattalin); Out of This World (1950, Mundu honetatik kanpo); Can can (1953); Silk Stockings (1955, Zetazko galtzerdiak).