Porter, Katherine Anne
Estatu Batuetako idazlea (Indian Creek, Texas, 1890 - Silver Spring, 1980). Kontakizun laburretan maisu izan zen, estilo, forma eta hizkera aldetik. Obra nagusiak: Flowering Judas (1930), Pale Horse, Pale Rider (1939), Collected Short Stories (1965; Pulitzer saria). Ship of Fools eleberria (1962, Zoroen itsasontzia), alegoria moral bat da, 1931n alemaniar itsasontzi batean kokatua.