porifero
iz. Zool. Metazoo motarik soilena, egitura asimetrikoa edo erradio simetriakoa duena. Metazooen zelulek ez dute organoen eraketan parte hartzen, baina eginkizun zehatzak dituzte. Ez dute gihar eta kirio sistemarik, ezta zentzumen egiturarik ere, beste metazooek bezala. Poriferoak gehienetan itsasoan bizi dira, baina mota batzuk ur gezatakoak dira. Haitzei edo beste gainaldeei itsatsita bizi dira eta poroetatik elikatzen dira. Metazoo mota honetan belaki izen arruntaz ezagutzen diren izakiak biltzen dira. ik. belaki.