Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

porfido

iz. Geol. Oso ale txikiko kristalen edo beira zatien artean kristal handiak (fenokristalak) agertzen dituen lurraren barnean eratutako harria. Fenokristalak zuriak edo kolore zurbilekoak izaten dira, eta oreak kolore gorria, berdea, urdin iluna edo beltza izaten du. Era askotako porfidoak daude eta denak harri gogorrak dira. Porfido guztiak bi alditan kristalduak dira: lehenengo kristal handiak eratzen dira, eta geroago gainerako kristal txikiak. Porfidoen kimika osaera aldakorra da; horrela, hain osaera desberdina duten granitoa eta sienita, adibidez, porfidoak dira. Oso hedatuak daude izadian, eta garrantzi handiko zainak eratzen dituzte.