porlan
iz. Zementua. Karea eta buztina duten harriak urtze tenperatura iritsi gabe labeetan errez eta ondoren igeltsua nahastuz eta ehoz lortzen den gaia. Nahastura osatzen duten osagaien proportzioek tarte hauetan egon behar dute: CaO (% 60-67 tartean), SiO2 (% 17-25), Al2O3 (% 3,8-8), Fe2O3(% 0,5-6), MgO (% 0,1-5) eta SO3 (% 1-3). Portland zementua Joseph Aspdin britainiarrak aurkitu zuen 1824an. Kolore grisa duen hauts eran agertzen da. Etxe eta errepide eraikuntzan oinarrizko gaia da, eta urarekin nahastu ondoren gogortzen da. Sarritan harkoskorra edo hondarra eransten zaizkio hormigoia eratzeko. Zementuari latex plastikoak gehitzen bazaizkio elastikotasuna, eransgarritasuna eta iraunkortasuna hobetzen dira.