Porpora, Nicola Antonio Giacinto
Italiar musikagilea eta kantu irakaslea (Napoli, 1686 - Napoli, 1768). XVIII. mendeko italiar kantu irakaslerik ospetsuenetakoa izan zen, eta napolitar estiloko opera dotore eta lirikoen egilea. 1707. urtean Hesse-Darmstadt-eko Filipe printzearen kapera maisu izan zen Napolin. Hiri hartan, Erroman eta Venezian aurkeztu ziren Porporaren lehen operak. 1715-1722. urteetan Napoliko Conservatorio di S. Onofrioko maisu izan zen, eta ikasle izan zituen, besteak beste, Antonio Uberti «Porporino», Farinelli eta Caffarelli castratiak, eta J.A. Hasse eta Metastasio, geroago Porporaren libretogile begikoena izan zena. 1733. urtean Londresa joan zen eta bost opera idatzi zituen han, besteak beste, Polifemo (1735) eta Davide e Bersabea (1734). 1736. urtean Londres utzi, eta Venezia eta Vienara itzuli zen. 1752. urtean Haydn gaztearen konposizio irakaslea izan zen. 50 bat opera, oratorio ugari, mezak, moteteak eta musika tresnetarako lanak ondu zituen.
- porifero
- porlan
- pornografia
- poro
- porotsu
- Porpora, Nicola Antonio Giacinto
- porro
- porrokatu 1, porroka, porrokatzen
- porrokatu 2
- porrokatze
- porroska