Porcupine
Kanadako iparraldeko eta Alaskako ibaia (Yukon-go Lurraldearen iparraldean), Yukon ibaiaren adarra. Mackenzie mendietan du iturburua eta 721 km egin ondoren Yukon ibaian isurtzen du ura, Fort Yukon hiritik hurbil, Alaskan. Bell, Old Crow, Coleen, Sheenjek eta Black dira Porcupine ibaiaren adar nagusiak.