Porcel, Baltasar
Katalan idazlea (Mallorca, 1937). Antzerkiak, saiakerak eta eleberriak idatzi ditu; mitologia eta fantasia gaiak landu ditu bere obretan. Lan nagusiak: Sol negre (1961, Eguzki beltza), La lluna i el Cala Llamp (1963, Ilargia eta belaontzia), Difunts sota els ametllers en flor (1970, Zenduak loretan dauden almendrondoen azpian), Cavalls cap a la fosca (1975, Zaldiak ilun gunerantz), Les pomes d’or (1980, Urrezko sagarrak), Els dies immortals (1984, Egun hilezkorrak), Les primaveres i les tardors (1986, Udaberriak eta udazkenak) eta El misteri de l’alzinar (1986, Artadiko misterioa).
- populatu, popula, populatzen
- populazio
- populismo
- populista
- populu
- Porcel, Baltasar
- Porcupine
- pordoi
- pordoi-dantza
- porfido
- porfina