Poncelet, Jean Victor
Frantses jenerala eta matematikaria (Metz, 1788 - Paris, 1867). Errusiaren aurkako gerran borrokatzen ari zela atxilotu zuten (1812) eta Saratov-en espetxeratu. Matematikak ikasi zituen espetxean zen artean. 1814. urtean Frantziara itzuli zen eta Traité des propriétés projectives des figures azterlana eman zuen argitara handik 8 urtera. Proiekzio geometriaren aitzindaritzat hartzen da. Mekanikari buruzko liburu bat ere plazaratu zuen. Hidraulikaz eta solidoen teoriaz ere idatzi zituen zenbait lan. Haren izena duen gurpil hidraulikoa asmatu zuen.