Ponce de León, Juan
Espainiar itsasgizona eta konkistatzailea (Tierra de Campos, Palentzia, 1460 - Habanako badia, Kuba, 1521). Puerto Ricoko uhartea aurkitu zuen 1509. urtean, eta han sortu zuen uharteko europarren lehen bizilekua. Hiru urte geroago, betiko gaztetasuna ematen zuen mirarizko uraren bila ari zela, Florida izena eman zion lurraldea aurkitu zuen eta 1519. urtean Ozeano Barea igaro zuen Panamatik hasi eta Nikoya-ko golkora iritsi arte. Florida konkistatu nahi izan zuen 1521.urtean, baina hango biztanleek menderatu zuten eta zauri larriz Kubarantz abiatu zen. Lurreratu baino lehen hil zen, Habanako badian.