pongido
izond. Zool. Primateen ordenako antropomorfoen familiako tximinoez esaten da. Orangutana, gorila eta txinpantzea hartzen ditu familia honek. v Pongidoak dira gizonarekin antz handiena duten tximino antropomorfoak. Gorputzaren neurria kontuan izanda, garuna beste tximinoek baino handiagoa dute. Aurreko gorputz-adarrak atzekoak baino luzeagoak dituzte; bi hanken gainean tente jartzeko eta ibiltzeko gai dira, baina lurrean lau hanka gainean ibili ohi dira. Eskuetako eta hanketako erpurua eta behatz erakuslea elkar ditzakete gauzei heltzeko. Pongidoak basoan bizi dira eta fruituz eta hostoz elikatzen dira. Afrikako erdialdean eta Asiako hego-ekialdean bizi dira. ik. antropomorfo.