Ponchielli, Amilcare
Italiar musikagilea (Paderno Fasolaro, Cremona, 1834 - Milan, 1886). Milanen egin zituen ikasketak. 1856. urtean lehen opera aurkeztu zuen, I promessi sposi. 1873-1875 urteetan bi ballet eta lau opera idatzi zituen. La Gioconda (1876), Ponchielliren operarik famatuenak, Arrigo Boitoren libretoa du eta Victor Hugoren Angelo-n oinarritua da; arrakasta handia lortu zuen XIX. mendearen bukaeran. Milango kontserbatorioko irakasle zelarik, besteren artean, Puccini izan zuen ikasle. 1881-1886. urteetan Bergamoko katedraleko musika zuzendaria izan zen, eta eliza musika idatzi zuen han. Beste opera batzuk: I lituani (1874, Lituaniarrak) eta Marion Delorme (1885).