Pomponazzi, Pietro
Italiar filosofoa (Mantua, 1462 - Bolonia, 1525). Paduan, Ferraran eta Bolonian filosofia irakaslea izan zen. Aristotelesen jarraitzailea zen eta bere Tractatus de immortalitate animae lanari esker egin zen ezagun (1516); lan horretan Aristotelesek hilezkortasuna defenditzen zuenik ukatzen du. Harena da, halaber, patuari buruzko De facto tratatua (1525).