pomez-harria
iz. Geol. Aluminioaren, sodioaren eta potasioaren silikato konplexua. Sumendietan eratzen da, eta kolore grisa duten harri porodun, gogor eta arin gisa agertzen da. Altzairuan eta beiran arrastoa egiten du. Metalen gainazala garbitzeko, paperaren ekoizpenean, marmolak leuntzeko, azala leuntzeko eta katalizatzaileen euskarri gisa erabiltzen da batez ere.