Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pomerania

(Polonieraz Pomorze; Al. Pommern). Europako iparraldeko antzinako lurraldea, Baltikoko itsasertzera hedatzen dena, Oder eta Vistula ibaien artean (Polonia). Politikoki Pomeraniatzat hartzen da Oder ibairen mendebaleko lurraldea ere, Suedia eta Alemaniaraino heltzen dena. Lurralde laua da, ibai txikiez eta aintzirez betea, emankorra. Mendebaleko Pomerania edo Pomerelia Brandeburgo eta Suediako estatuaren artean banatu zen (suediarra izan zen Rügen-eko uhartea 1815. urtean). Mendebaleko Pomerania alemaniarren mende geratu zen. Ekialdekoa, aldiz, prusiarrek hartu zuten 1772. urtean baina poloniarren esku geratu zen 1919. urtean Versailles-ko itunari esker. Alemaniarren mende egon zen Bigarren Mundu Gerra garaian.