Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pollaiolo

edo Pollaiuolo, Piero Benci. Italiar margolaria eta eskultorea, Antonioren anaia txikia (Florentzia, 1441 - Erroma, 1496). Anaiarekin batera lan egin zuen 1460. urteaz geroztik. Harenak dira, besteak beste, Ama Birjinaren koroatzea, Hiru Santuak, Herkulesen lanak eta Apolo eta Dafne. Sixto IV.a Aita Santuaren hilobia (Erroma) eta Inozentzio VIII.arena egin zituen anaiarekin batera.