Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pollaiolo

edo Pollaiuolo, Antonio Benci. Italiar margolaria eta eskultorea (Florentzia, 1432 - Erroma, 1498). Urrea lantzen ikasi ondoren lantegi bat zabaldu zuen Florentzian. San Giovanni elizako zilarrezko gurutzea, Herkules eta Antaeus brontzezko eskultura eta Tobias eta aingerua, Apolo eta Dafne eta David dira egilearen obra nagusiak. Anatomiaren ezagutza sakonari, olio-pinturaren teknika berriaren ezagutza onari eta bere anaiarekin batera egoera bortitzak margotzeko teknikaz egindako ikerketari esker, Leonardoren aurreko pintoreen artean koka daitezke Pollaiolo anaiak.