Pollack, James
Estatu Batuetako fisikaria (1939-1994). Harvardeko Unibertsitatean eskuratu zuen doktoregoa eta ondoren NASA erakundean sartu zen 1970. urtean. NASAko ikertzaile gisa Carl Saganekin lan egin du negu nuklearraren teorian. Teoria horren arabera, gerra nuklear baten eraginez hainbeste hondakin eta errauts geldituko lirateke atmosferan, non eguzki izpiek ezingo bailukete atmosfera zeharkatu eta denbora luzerako izango bailitzateke Lurrean negu giro zorrotza. Baina negu nuklearraren teoriaren inguruko ikerketez gainera, Artizarrari eta Saturnori buruzko ikerketak ere egin ditu Pollackek, eta besteak beste, berak aurkitu zuen Saturnoren eraztunak izotz zati oso mehez osatuak direla.