poliol
iz. Kim. Hiru hidroxilo talde edo gehiago dituen alkohola. Hiru OH talde dituztenak glizerido deitzen dira, eta gehiago dituztenak azukrearen alkoholak; azken hauen formula orokorra CH2OH(CHOH)nCH2OH da (n-ren balioa 2tik 5 artekoa izan daiteke). Poliolak aldehidoekin eta azetonekin erreakzionatzen dute, eta azetalak eta zetalak eratzen.