Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

polietileno

iz. Kim. Etilenoaren polimero termoplastikoa [(C2H4)n]. Molekularen pisua 2.000 eta 4.000 artekoa izan daiteke, lortzeko erabili den prozeduraren arabera. Polietilenoek erresistentzia handia dute eragile kimikoetarako. Gehientsuen erabiltzen den plastikoa da polietilenoa. Besteren artean babes-bainuak eta gauzak biltzeko plastikoak egiteko, bakartzaile gisa, hodiak egiteko eta abar erabiltzen da.