Pleyel, Marie Félicité
Frantses piano-jotzailea, Ignaz Pleyelen erraina (Paris, 1811 - Bruselatik hurbil, 1875). XIX. mendeko piano-jotzaile bikainenetarikoa izan zen eta Moscheles eta Kalkbrenner izan zituen irakasle. Bruselako kontserbatorioko piano irakaslea izan zen 1848-1872 urteetan. Besteak beste, Mendelssohn, Liszt eta Chopin musikagile erromantikoak interpretatzen zituen maisutasun handiz.