Plinio Zaharra
(Caius Plinius Secundus). Latin idazlea (Novum Comum, 23 - Stabiae, 79). Erroman ikasketak egin ondoren zalditeriako komandante egin zuten Germanian. Neronen agintaldiaren amaieran Hispanian prokuradore izan zen, eta ez zen Erromara itzuli 69. urtean Vespasiano enperadore izendatu zuten arte. Plinio Zaharrak idatzitako obra guztien artean Historia naturalis lana baizik ez da gaur egun arte heldu (77. urtean amaitua). 37 liburukik osatua da bilduma, eta hainbat gai aztertu zituen liburukietan: geografia, kosmologia, landareen eta animalien fisiologia, medikuntza, artearen historia, mineralogia, eta abar. Antzinate klasikoko obrarik aipagarrienetakoa da. Vesubio sumendiko piztualdi batean jaurtikitako gasek pozoitua hil zen.