Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

plexu

iz. Anat. Anastomosatutako kirioek edota odol hodiek (benek, batez ere) osatzen duten sare korapilotsua. Zainek osatutako plexu nagusiak hauek dira: umetokiarena (larruazaleko papilen azpikoa); Santorini-rena (pubisaren atzealdekoa); eta koroideoa (piamater mintzean). Kirioek osatutako plexu nagusiak: zerbikala, brakiala, gerrikoa, sakrokoa eta pudendoak (bizkarrezur muineko kirioek osatuak), eta bihotzekoak, zeliakoa (abdomeneko garuna eta plexu solar izenez ere ezagutzen dena), mesenterikoa, biriketakoa eta giltzurrunekoa (sistema neurobegetatiboak osatutakoak).