Plievier, Theodor
Alemaniar eleberrigilea (Berlin, 1897 - Avegno, Suitza, 1955). Sozialismoaren aldekoa zen, eta Alemaniako militarismoa kritikatu zuen lehen eleberrietan: Des Kaisers Kulis (1932, Enperadorearen esklaboak). Errusian bizi izan zen 1933-1945 urteetan eta Alemaniara itzuli zen ondoren. Oso ospetsu izan zen trilogia eman zuen argitara Alemanian: Stalingrad (1945), Mosku (1952) eta Berlin (1954).