pleuronektiforme
izond. Zool. Aktinopterijioen klaseko izen bereko ordenako arrainez esaten da. Gorputza zapal zabala dute. Gorputzaren gaineko aldean dituzte bi begiak. Ahoa alde batera okertua dute. Kolorez marroixkak izaten dira gaineko aldetik, eta zurixkak azpiko aldetik. Zazpi familia biltzen ditu bere baitan. Horietan ezagunenak pleuronektidoak, soleidoak eta botidoak dira.