Pleven, René
Frantses politikaria (Rennes, 1901 - Paris, 1993). De Gaullek gidatzen zuen erresistentzian parte hartu zuen, eta ekuatore aldeko Afrikako gobernurako idazkari izendatu zuten (1940). Diputatu izan zen (1944-1973) eta ministerioko kargu garrantzitsuak bete zituen. Erresistentziako Batasun demokratiko eta sozialistako buruzagi izan zen 1947-1953 urteetan, eta bi aldiz izan zen gobernuburu (1950-1951 eta 1951-1952). IV. Errepublikako azken Kanpo Arazoetako ministroa izan zen (1958). Justiziako ministroa izan zen 1969-1973 urteetan, eta Bretainiako Kontseiluko lehendakari 1974-1976 bitartean. Bretainiaren etorkizuna obra idatzi zuen.