Pirala, Antonio de
Espainiar historialaria (Madril, 1824 - Madril, 1903). Amadeo Savoiako erregearen idazkari zibila eta hainbat probintziatako gobernaria izan zen (hiru aldiz Bizkaikoa). Piralaren lanak garrantzi handia du karlistaden ezagutzarako, bereziki Historia de la guerra y de los partidos liberal y carlista, aumentada con la regencia de Espartero (1868) izenekoak.