piralido
izond. Zool. Lepidopteroen ordenako izen bereko familiako tximeletez esaten da. Piralidido izena ere ematen zaie. 20.000 piralido mota ezagutzen dira. Neurriz txikiak izaten dira, 18-35 mm hegoak zabaldurik. Barailetako palpoak oso agerikoak dituzte, eta antenak bakunak. Kolore apaletakoak izaten dira. Piralidoetan ezagunena gariaren sitsa, Pyralis farinalis izenekoa, eta Pyrausta nubilalis, artadiak hondatzen dituena, dira.