Piquet, Nelson
1 Formulako brasildar gidaria (Río de Janeiro, 1952). Lehenengo garaipenak bere sorterriko lasterketetan eskuratu zituen. Brasilgo Super Bee Formulako txapelduna izan zen, Britainia Handiko txapelketa ere irabazi zuen eta Europako brontzezko dominak eskuratu zuen 3 Formulan. 3 Formulan hirugarren gelditu zen urte berean, 1978an, 1 Formulan egin zuen debuta Hockenheimen (Alemania), eta harrezkero maila horretan eskuratu zituen arrakasta handienak; hiru aldiz izan da, hain zuzen ere, munduko txapelduna 1 Formulan, 1981, 1983 eta 1987. urteetan. Ensign, McLaren, Brabham, Williams, Lotus eta, 1 Formulako bere karreraren amaieran, Benetton-Ford (1991) etxeetako gidaria izan zen; azken urtean Kanadako Sari Nagusian garaipena lortu zuen, eta munduko bigarren gelditu zen 1980an eta hirugarren 1986an. 204 sari handitan parte hartu zuen, eta 23 garaipen lortu zituen, 20 aldiz izan zen txapeldunorde eta 17 lasterketetan gelditu zen hirugarren. 1992an Indy Formulan hasi zen, eta harrezkero zenbait lasterketatan parte hartu zuen arren, istripu baten ondorioz bertan behera utzi behar izan zuen bere karrera.