Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

piprido

izond. Zool. Paseriformen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. Itxuraz antzeko samarrak dira piprido gehienak: neurriz 8-16 cm luze izaten dira, moko laburra, oin zabalekoa eta punta-oker samarra dute, zangoak eta hegoak laburrak dituzte; kolorez, arrak beltzaranak eta orban hori, gorri edo urdinekikoak izaten dira, eta emeak ,berriz, berde grisaxkak gehienak. 59 bat piprido mota ezagutzen dira; manaki txoria da horietan ezagunenetako bat. Tropiko inguruetako lurraldeetan bizi dira, Hego Ameriketakoetan batez ere.