Petliura, Simon Vasilievitx
Ukrainar politikaria (Poltava, 1877 - Paris, 1926). Ukrainako Alderdi Sozialdemokrataren sortzaileetariko bat izan zen (1905), eta Gerrako ministro Ukrainako lehen gobernu burujabean (1917). Alemaniarren aurka borrokatu zen, baina haiek preso hartu zuten 1918an. Kartzelatik atera ondoren aginpidera iritsi zen 1918ko azaroan, baina boltxebikeek baztertu zuten 1919ko otsailean. 1920an poloniarrekin elkartu zen poloniarren eta sobietarren arteko gerran, baina Kieven garaitu zuten eta Polonian bilatu behar izan zuen babeslekua (1920) eta Frantzian (1921). Judu ukrainar batek hil zuen Parisen.
- Pétion de Villeneuve, Jérôme
- Pétion
- Petipa, Marius
- Petit, Alexis Thérèse
- Petit, Roland
- Petliura, Simon Vasilievitx
- peto
- Petöfi, Sandor
- Petra
- petral 1
- petral 2